OpenTrad proiektua
Helburua eta azalpen orkorra
OpenTrad proiektuaren helburua Espainiako estatuko hizkuntza nagusientzat kode irekiko itzulpen automatikoko sistema bat garatzea izan da. OpenTrad proiektua 2004an hasi eta 2006an amaitu zen, eta ondoren eurOpenTrad proiektuaren baitan izan du jarraipena.
Honakoak izan dira OpenTrad-en helburu zehatzak:
- Abiadura handiko eta kode irekiko itzulpen automatikoko bi makina edo motore garatu eta sakonki dokumentatu.
- Estandarrak ezarri eta dokumentatu itzulpen automatikoko makinaren modulu bakoitzean behar diren datu linguistikoentzako formatuak zehazteko (lexiko elebakarrak eta elebidunak, transferentzia erregelak, etab.).
- Datu linguistikoak mantentzeko eta datu horiek moduluek erabiltzen duten abiadura handiko formatura bihurtzeko tresnak garatu.
- Ondoko hizkuntza pareentzat itzulpen automatikoko sistema pilotuak inplementatzen utziko duten datu linguistiko irekiak garatu, eta aipatu sistema-pilotuak inplementatu.
- espainiera—katalana/valentziera eta katalana/valentziera—espainiera
- espainiera—galegoa eta galegoa—espainiera
- espainiera—euskara
- Enpresei eta erakundeei itzulpen automatikoko zerbitzuak eskaini bakoitzaren beharren araberako web plataformaren bidez.
Opentrad proietua Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak diruz lagundu du "Profit Proyectos Tractores" deialdian 2004-2006 urte bitartean.
Partehartzaileak:
-
Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
Elhuyar Fundazioa
Imaxin|software
IXA Taldea (EHU/UPV)
Grupo Transducens (Universitat d'Alacant)
Grupo TALP(UPC)
SLI (Universidad de Vigo)
Informazio gehiago:
- Opentrad webgunea
- Opentrd-Matxin bloga
- Opentrad wikipedian
- Hedabideetan:
- Artikuluak
- Alegria I., Díaz de Ilarraza A., Igartua J., Labaka G., Laskurain B., Lersundi M., Mayor A., Sarasola K., A. Casillas, X. Saralegi. 2008. Mixing Approaches to MT for Basque: Selecting the best output from RBMT, EBMT and SMT. MATMT2008 workshop: Mixing Approaches to Machine Translation.