Elhuyar Fundazioaren logoa

Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza Zerbitzuak 

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzulpen-zerbitzuak

Itzulpen eleaniztunak 

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak hizkuntza-bikote hauek eskaintzen ditu bere itzultzaile-taldearen bitartez:

Sorburu-hizkuntza Xede-hizkuntza
GaztelaniaGaztelania
EuskaraEuskara
IngelesaIngelesa
FrantsesaFrantsesa
KatalanaKatalana
GalegoaGalegoa
AlemanaAlemana
OpenTrad itzultzaile automatikoa

Elhuyar Fundazioa OpenTrad kontsortzioko partaidea da, Espainiako estatuko hizkuntza ofizialen arteko itzultzaile automatikoa kode irekian garatu duen kontsortziokoa, hain zuzen ere.

OpenTrad sistemari esker, gaztelaniaren, katalanaren eta galegoaren arteko itzulpen azkarrago eta merkeagoak eskain ditzakegu, itzulpenaren kalitatean eraginik izan gabe. Itzulpen automatikoaren kalitatea bermatzeko, automatikoki itzulitako testu guztiak zuzentzen ditugu.

OpenTrad sistemaren ezaugarri nagusiak hauexek dira:

  • Kode irekian oinarritutako itzultzaile automatikoa da OpenTrad, eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizial guztietarako eskuragarri dago: gaztelania, katalana, galegoa eta euskara.
  • Gaztelania-galegoa hizkuntza-bikoterako bi norabidetan eskuragarri dagoen itzultzaile automatiko bakarra da. % 95,2ko kalitatearekin itzultzen du aipatutako hizkuntza-bikotea.
  • Gaztelania-katalana hizkuntza-bikotean, % 96,2ko kalitatea lortu da.
  • Gaztelania-euskara hizkuntza-bikoterako eskuragarri dagoen itzultzaile automatiko bakarra da.
  • Kode irekian garatutako sistema da.
  • Sistema hau etengabeko hobekuntza-prozesuan dago; izan ere, OpenTrad kontsortzioko partaideek I+G+B proiektuetan lankidetzan dihardute, itzultzaile automatikoa hobetu eta beste hainbat hizkuntza-bikotetara zabaltzeko asmoarekin: gaztelania-frantsesa, gaztelania-portugesa eta gaztelania-ingelesa.

Helbide hauetan duzue erabilgarri:

Beste hainbat hizkuntza-bikote

Elhuyarrek berekin lan egiten duten kolaboratzaileak ditu, eta, besteak beste, harreman zuzena du Londresko TranslateMedia itzulpen-enpresarekin, Elhuyarren bertan egin ezin diren itzulpenak egin ahal izateko.

Horiekin guztiekin duen kolaborazioari esker, Europako hizkuntza ofizial guztietara itzul dezake Elhuyarrek, eta baita beste hizkuntza batzuetara ere.

Itzuli orriaren hasierara

Zerbitzuak

Itzuli orriaren hasierara
Euskal hiztegi modernoa
35,15€Erosi
Geologia Hiztegi entziklopedikoa
Geologia Hiztegi entziklopedikoa
11,40€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Ia denaren historia labur bat
Armix max mix
Elhuyar Zientzia eta Teknologia Hiztegi Entziklopedikoa
Itzulterm

Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789

webmaster@elhuyar.com

Diseinua: Blanco

Itzuli orriaren hasierara