EurOpenTrad egunean indarrean daukagun Itzulpen Automatikoko proiektua da, eta OpenTrad proiektuaren jarraipena da. Proiektu honetan, ingelesa eta Espainiako hizkuntza ofizialen arteko Itzulpen Automatikoa landuko da, horretarako OpenTrad-en garatutako sistemak hibridazio bidez garatuz.
Horretarako, itzulpen automatikoan eraginik handienetakoa izan duten bi paradigma bateratuko dira: arauetan oinarritutako itzulpen automatikoa (ingelesez rule based machine translation, RBMT), eta corpusean oinarritutako itzulpen automatikoa (ingelesez corpus based machine translation, CBMT, edo data driven machine translation, DDMT).
Emaitza itzulpen automatikoko plataforma eboluzionatua izango da, hau da, EurOpenTrad. Tresna horrek OpenTraden egungo itzulpen automatikoen kalitatea nabarmen hobetzea erraztuko du, baita ingelesaren eta Espainiako estatuko hizkuntza ofizialen arteko itzulpen automatikoko sistema pilotua sortzea ere. Sistema hori beste garatzaile batzuen bidez hizkuntza gehiagotara zein etorkizuneko proiektuetara zabaldu ahal izango litzateke.
eurOpenTrad proietua Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak diruz lagundu du "Profit Proyectos Tractores" 2007 deialdian.
Copyright © 2007 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra | Web-mapa | Erabiltzaile-kopurua: 856789
Diseinua: Blanco