Elhuyarren hiztegigintzako datu-basea (ElhDB) Oracle 8i-n inplementatuta dago. ElhDB datu-base eleaniztuna da, eta une honetan Elhuyarren hiztegi lexikografiko guztiak biltzen ditu.
Hiztegi terminologikoak Elhuyarrek diseinatutako datu-base terminologikoan daude. Terminologia-antolamendua du eta 30.000 kontzeptu-fitxa baino gehiago ditugu bertan.
Datu-base onomastiko eleaniztuna ere badugu, 8.425 sarreraz osatua. Leku-izenak, pertsona-izenak, gertaera historikoak eta artelanak ditu, bai Euskal Herrikoak bai kanpokoak. Euskal Herrikoak ez diren sarreretan, ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko izendapena ere jasota dago.