

Ustezko botika bat hartu, eta sendatuko gaituela pentsatzeak benetan efektua duen substantzia baten eragin bera izan dezake zenbaitetan. Itxaropenezko pilulak dira, eta eragin terapeutikoa izatera irits daitezke. Bigarren Mundu Gerran deskubritu zuen plazebo-efektua medikuntza modernoak, morfinarik izan ez eta gatzarekin anestesiatuta egin zutenean ebakuntza bat. Harrituta ikusi zuten, orduan, soldaduak ez zuela minik sentitu eta morfina jaso izan balu bezala erreakzionatu zuela.